Europako Lankidetza Proiektuen deialdia da Creative Europe Culture azpiprogramaren finantzaketa-lerro nagusia. Diru-laguntza hauek kultura- eta sormen-sektoreetako nazioarteko proiektuak babesten dituzte.
Creative Europe Kultura Bulegoak proposamenak idazteko aurrez aurreko tailer bat antolatzen ari da, bereziki Europako proiektuetan esperientziarik ez duten erakundeei zuzenduta . Tailerra 2026ko Europako Lankidetza Proiektuen deialdiaren aurkezpen labur batekin hasiko da, ebaluazio irizpideei arreta berezia jarriz. Ondoren, eskaeraren atal nagusiak idaztean oinarritutako ariketa praktiko bat egingo da, proposamenak indartzeko gomendioekin.
Alicia Ruiz Muñoz izango dugu gurekin, Concomitentes- ekoa, ALILAND – Art Living Lab to Repair the Land proiektuaren koordinazio-erakundea, eta Europako proiektuen prestaketan eta kudeaketan duen lehen eskuko esperientzia partekatuko digu.
Jarduera hau aurrez aurrekoa* da eta aldez aurretik izena eman behar da.
Madril Ι Martxoak 17 Ι 10:30 – 12:30 h
Lekua:
Kultura Ministerioko Jorge Semprún Auditorioa
San Marko Kalea, 40
28004 Madril
Izen-ematea itxita
* Kultura Ministeriora sartzeko, NANa edo pasaportea aurkeztea beharrezkoa izango da.