Sarean I Martxoak 31 I 10:00 – 11:30.
Proiektu bat behar bezala egituratzea funtsezkoa da haren lehiakortasuna handitzeko, identifikatutako beharren, helburu espezifikoen, proposatutako jardueren eta espero diren emaitzen arteko sekuentzia logiko eta argi bat eraikitzeko aukera ematen baitu.
Proposamenen garapena lagundu eta gidatzeko helburuarekin, Creative Europe Kultura Bulegoak prestakuntza-jardunaldi hau antolatu du bereziki 2026ko Europako Lankidetza Proiektuen deialdira aurkeztu nahi duten erakundeentzat. Horretarako, Gilberto Martínezen laguntza izango dugu, Europako proiektuen diseinuan, kudeaketan eta ebaluazioan aditua dena.
Saioak hasierako ideia batetik proiektu-kontzeptu egituratu batera igarotzeko prozesuan zentratuko da, Creative Europe esparruan . Ebaluazio-taldeek erabilitako logikaren bidez, ideia bat proposamen sendo bihurtzen duten elementu nagusiak aztertuko dira, baita hasierako diseinu-faseetan ohikoenak diren akatsenak ere.
Izen-ematea itxita
Irudia: ALILAND – Art Living Lab to Repair the Land , Concomitentesek zuzendutako Creative Europe Culture-ren onuradun proiektua.