Creative Europe Programaren* 18 bulegok guztira Creative Innovation Lab 2026 deialdiari buruzko online saio bat antolatzen ari dira, ikuspegi argi eta praktikoa eskaintzeko, bere berezitasunak jorratzeko eta aurreko urteetan hautatutako proiektuen hiru kasu-azterketa aurkezteko helburuarekin.
Jarduera hau Europako Batzordeak eta Europako Hezkuntza eta Kultura Agentzia Exekutiboak (EACEA) babesten dute.
* Alemania, Belgika, Kroazia, Danimarka, Eslovenia, Espainia, Finlandia, Frantzia, Georgia, Hungaria, Irlanda, Letonia, Lituania, Norvegia, Herbehereak, Polonia, Portugal eta Txekiar Errepublika
Jarduera hau ingelesez egingo da.
Online | Otsailak 10 | 14:00 – 15:00