2026ko Music Moves Europe Awards sarien irabazleak joan den urtarrilean iragarri ziren, Groningen-eko (Herbehereak) Euosonic Noorderslag jaialdian egindako ekitaldi batean.
Europar Batasuneko sari hauek, musika herrikoi garaikideari eskainiak eta Creative Europe programak babestuak, Europako talentu berria sustatzea eta haren nazioarteko proiekzioa bultzatzea dute helburu.
Edizio honetako Epaimahaiaren Sari Nagusia Lia Kalirentzat (Espainia) izan zen, eta hark ere Publikoaren Saria jaso zuen publikoaren bozketan babes gehien lortu ostean.
Harekin batera, Camille Yembe (Belgika), Carpetman (Ukraina), Della (Zipre), Sarah Julia (Herbehereak) eta Sofia Royer (Austria) ere saritu zituzten. Aitortzaz gain, saritutako artistek laguntza ekonomikoa eta profesionala jasotzen dute, baita ikusgarritasun aukerak ere Europan eta nazioartean.
Informazio gehiago hemen aurki dezakezu.